Wikipedia eskoletan: Esperientzia katalana

Esan bezala, Wikimania 2010ean izan nintzen, Gdansken. Asko dago idazteko, komentatzeko eta argitzeko, baina gurako nuke hasi niretzat hitzaldi interesgarrienetarikoa izan den batekin: Wikipedia at schools. The Catalan Experience.
Wikipedia eskoletan
Wikipediaren erabilera eskoletan irakastearen onurak bistakoak dira: alde batetik, ikasleek gaur egungo tresna gero eta garrantzitsuago baten erabilera aztertuko lukete, euren ikasketa prozesuan etekin handiagoa [...]

Osteguna, Uztaila 22nd, 2010

Wikizaleon txokoa

Pasa den asteartean, hilak 23, agertu zen Gaztelumendi blogean Agirre Lehendakariari buruzko zutabetxo osatu eta interesgarria. Lagun batekin irakurri ostean, komentatu zidan ez zituela bertan zerrendaturiko ideia gehienak ezagutzen, hala nola, Athletic-eko jokalari eta Getxoko alkate izandakoa zela. Nik neuk ere, ikasi nuen zerbait, ez bainekien familia txokolategilea zuenik.
Konturatu nintzen, ez nintzatekeela gai izango ziurrenik [...]

Asteartea, Martxoa 30th, 2010

Milioika tanta, itsaso bat: wikipedia

Albiste ezin pozgarriagoa utzi digu hiltzorian den urteak: 50.000 artikulutara heldu da euskal wikipedia, 8 urteko ibilbide luze bezain oparoaren ondoren.
Ehunka pertsona, auzolanean, sareko entziklopedia libre eta euskaldun bakarra eraikitzen ibili gara; independenteki, inolako erakunde edota enpresarekiko lotura gabe, euskarazko jakintza askea bultzatzen, era guztiz desinteresatuan, tantaka-tantaka guztion artean egindako ekarpenekin itsasoa sortuz: Zorionak, zinez.
Proiektu [...]

Osteguna, Abendua 31st, 2009

Zorionak!

Espainiar konstituziozaleek euren eguna ospatzen duten bitartean, eta Euskaldunon Egunkariak lehen alea kaleratu zuenetik 19 urte betetzen diren egun honetan, wikilari euskaldunok gure eguna ospatzen dugu, gaur, euskal wikipediak zortzi urte betetzen baititu, sortu zen lehen artikulutik. Ia 50.000 artikulu, wikilari asko lanean, eta batez ere egindako lan ikaragarria atzean. Ezinezkoa da zortzi urtetako ibilbidea [...]

Igandea, Abendua 6th, 2009

Euskal wikipedia: hitzaldiko diapoak

Gaur Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan emandako hitzaldiaren diapoak dituzue. Testu eta irudi librez osaturiko aurkezpen librea da berau, proiektu libre baten berri ematen duena: historia, zenbait datu, barne-funtzionamendua, atal interesgarriren bat…
Eta horrekin, baten bat wikipediarantz hurbiltzea lortu badut, bikain.

Euskal Wikipedia

Zabildu

Asteazkena, Abendua 2nd, 2009

Azkue Fundazioa: aurkezpenaren wikiajeak

Bai, bertan izan nintzen, Euskaldunako foyerrean. Zirrara berezia sortzen dit, inflexio puntu garbi honen lekuko zuzena bihurtu izanak. Are pozago nago, ikusita bertan zegoen jendearen gehiengoak oraindik bere burua  horren gazte ikusten duela jakinda, bertaratutako gehienen nortasun agiriak 45 urte ondo pasatuta dituztela adierazten dutela kontuan izanda. Zorionak, nagusitzerakoan zuen modukoa izan gura nuke.
Arrazoi duzue, [...]

Osteguna, Azaroa 5th, 2009

Wikipediak, 8 urte

Gaur, urtarrilak 15, sareko entziklopediarik ezagunenak 8 urte bete ditu. 8 urte jakintza askea bultzatzen, hizkuntza gutxituei interneten lekua egiten, pertsona orori gizadi osoaren informazioaren ateak doan zabaltzen…
Milioika artikulu, milaka boluntarioren lana eta auzolanean arituriko ordu kopuru zenbatezina daude atzean, baina,  dena ez da dirua, eta wikipedia da hori demostratu dezakeen sareko proiekturik sendoenetarikoa.
Wikipediak zortzi [...]

Osteguna, Urtarrila 15th, 2009
Itxi
Bidali postaz