Burdinezko zaldia

Ipar Ameriketako indioek bizitako istorioak anitzak dira, kolonizatzaile estatubatuarrekin izandako hartu-emanetan (gehienak natiboentzako oso ondorio negatiboekin), baita trenarekin ere. Asko dira, esaterako, Burdinezko zaldia ehizatu nahian, lokomotorari soka bota eta arrastraka hildako indio gazteak, oraindik Amerikako lurretan trena arrotza zenean. Ondoren, kolonizazioaren eraginez trena erabiltzen hasi zirenean, bidaia luze eta nekagarrien ostean, egunak eman ohi [...]

Osteguna, Azaroa 12th, 2009

Sorgin-ehiza

Berrian izan nuenean honen berri, aho bete hortz lotu nintzen: “Ertzaintzak agindu du terrorismotzat jotzeko AHTaren aurkako ekintzak“. Jada, de facto moduan kontsidera zitekeena, de jure da. Zorigaiztoko gatazka armatua darabilte aitzakia merke modura edo, hobeki esanda, talde terrorista baten jarduera armatuak, gizarte mugimendu anitza kriminalizatzeko -eta kriminalizazio hori guztiz bidezkotzat jotzeko-. Jauzi kualitatiboa eman [...]

Asteazkena, Martxoa 11th, 2009

Zikloiak Iruña (sic) eraman zuenekoa

Eguraldia bera ere ematen du bihurtu dela euskararen etsai. Hona hemen Iruñeko tren geltokia orain dela astebete pasakoa da: Eta hau, berriz, orain dela egun gutxitakoa: Bitxia, ezta? Agian, izen akastuna “haizeak” kendu du, akatsgabea jartzeko. Baina, ez dut uste hala izango denik. Iturria

Ostirala, Otsaila 6th, 2009