Fosdem: ikusi eta ikasi

Hurrengo asteburuan, bertan izango naiz, Fosdem-en. Berau, agian jakingo duzuen moduan (edo agian ez), Free and Open Source Developers European Meeting (Kode irekiko eta software libre garatzaileen bilkura europearra, edo) da, Europa mailan softwarearen gainean egiten den bilera librezale handiena. Software libreko proiekturik garrantzitsuenak bertan daude, baita berau posible egiten duten pertsonak ere: garatzaileak, lokalizatzaileak… [...]

Astelehena, Otsaila 1st, 2010

Internet librea bai, baina zintzoentzat bakarrik

Iragan den ostegunean, hilak 22, munduko gobernu boteretsuena denaren estatu idazkaria, Hillary Clinton, sareko eskubideei buruz aritu zen. Bertan, hitzez-hitz zera esan zuen: Gizadi osoak idea eta jakintza desberdinetara sarbide berdina izango duen internet bakar baten alde gaude. Behingoagatik, esan nezakeen ados negoela Hillary Clintonek esandako zerbaitekin!
Ai! Baina nola aldatzen diren gauzak, kamarada! Egun bat [...]

Asteazkena, Urtarrila 27th, 2010
Itxi
Bidali postaz