Milioika tanta, itsaso bat: wikipedia

Albiste ezin pozgarriagoa utzi digu hiltzorian den urteak: 50.000 artikulutara heldu da euskal wikipedia, 8 urteko ibilbide luze bezain oparoaren ondoren. Ehunka pertsona, auzolanean, sareko entziklopedia libre eta euskaldun bakarra eraikitzen ibili gara; independenteki, inolako erakunde edota enpresarekiko lotura gabe, euskarazko jakintza askea bultzatzen, era guztiz desinteresatuan, tantaka-tantaka guztion artean egindako ekarpenekin itsasoa sortuz: Zorionak, [...]

Osteguna, Abendua 31st, 2009

Bilblogari

Gai ekidiezina: Bilboko Yohn Jauregian eginiko sari banaketan, blog honek Bilblogari lehiaketan lehen saria lortu du, blog pertsonalen atalean. Eman dut lehen twitter bidez albistea. Ez naiz gehiago luzatuko gai honekin, ez dudalako batere gustuko sarien osteko eskerrak ematearen erretorika edota egindako lanaren kronika ia-behartua egitea, sarri goraipamen eta ederrespenez betea egoten dena. Azken honen [...]

Asteazkena, Abendua 23rd, 2009

Blogak

Izenburu bera duen artikulua irakurri dut 390.  Goienkarian, Andoni Urtzelaik idatzita, Iban Arantzabalek hitzez-hitz denontzat eskuragarri jarri duena bere blogean. Gaur egun blogen onuretaz mintzo direnen -garenon- irakurketa arras desberdina. Sarearen demokratizazioaren ondorio zuzena den blogen ugalketaz mintzo da Urtzelai batez ere, blogetan sorturiko edukiaren ondorioz, “Interneten nabigatzeak gero eta antz gehiago duela zakur-kakaz betetako [...]

Astelehena, Iraila 28th, 2009