Spam analogiko hori

Egunotan, ohiko faktura, aldizkari eta abarrekoez gain, beste elementu bat etorri da gure etxeetako buzoietara: Hauteskunde propaganda beldurgarria.
Niri (hau da, nire izenean) honako gutun hauek heldu zaizkit alderdi bakoitzeko:

3 EAJ
2 PP
2 PSE-EE
2 EB
1 Aralar
1 EA
1 UPyD

Guztira jasotako gutunak: 12
Behin hori jakinda goazen analisi txiki bat egitera:
1- Gutunon hizkuntza

Euskara hutsean edo lehentasunezko: 0
Erdara hutsean: 3 [...]

Osteguna, Otsaila 26th, 2009

Euskararen egoera zenbait “euskal” webgune politikotan

Alderdi politiko desberdinetako webguneak begiratzen egon naiz, kuriositatez.
Webguneotan euskara zelan dagoen ikusita, artikulu hau idaztera bultzatu nau egoerak. Kasu batzutan alderdiaren webgunea bera gainbegiratu dut, alderdien ingurukoak diren zenbait webgune besteetan.
Denbora osoan euskaraz konfiguratuta dagoen nabigatzaile batekin egon naiz webguneok bisitatzen.
EAJ
Ibarretxe.com: Erdaraz agertu zait webgune osoa eta lehen planoan dagoen bideo baten bitartez, euskaƱolez gonbidatu [...]

Larunbata, Otsaila 7th, 2009

Gazako ikuspegiak

Digg-en ikusitako irudia da hau, BBC webguneko komentarioetan idatzita. Nahiko adierazgarria nire ustez. Nire iritza, hurrengoren batean, egoerak blokeaturik bainauka sarraskiari buruz hitz egin ahal izateko.

Gorriz azpimarraturiko atalak (gutxi gora-behera) euskaraturik:
Amjad Shawa, Gaza hiria:
“Balkoira joan ginen begiratzera; emakumeak kalean korrika ikusi genituen, leku guztietan oihuak entzun, giza-atalak zeramatzaten pertsonak ikusi genituen. Gero eta gehiagora joan [...]

Astelehena, Abendua 29th, 2008
Itxi
Bidali postaz