Bakeak hondamendia dakarrenean
Krisiaren biktima izan da Sderot hiri israeldarra. 20.000 biztanle eskasekin, zirkunstantziek egin dute famatu: Gazako mugatik hurbil kokaturik, maiz ikusi ditugu komunikabideetan bertako biztanleak Qassam suzirien mehatxupean korrika eta, biztanle horien segurtasuna arrazoi modura emanez justifikatu dira Gazan egindako makina bat sarraski. Krisia aipatu dut biktima eragile modura, baina ez naiz finantza krisi globalaz ari, [...]









