Zelan sustatu ezagutza librea (benetan) Bizkaian

Askotan bota izan zaigu aurpegira dena kritikatzen omen dugunoi, ez garela gai alternatiba erreal eta bideragarriak emateko. Nik, hemen, orain, musutruk emango ditut zenbait ideia, azken aldi honetan Bizkaiko esfera politikoetara bat-batean etorritako uholde euskaltzale-librezale-web2.0zaleari nire ekarpena egiteko. Badago zer egin jakintza askearen eta teknologia berrien alde, oso merke -doan, kasu batzuetan-, aparteko zirkorik montatu [...]

Asteazkena, Abendua 2nd, 2009

Euskal wikipedia: hitzaldiko diapoak

Gaur Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan emandako hitzaldiaren diapoak dituzue. Testu eta irudi librez osaturiko aurkezpen librea da berau, proiektu libre baten berri ematen duena: historia, zenbait datu, barne-funtzionamendua, atal interesgarriren bat…
Eta horrekin, baten bat wikipediarantz hurbiltzea lortu badut, bikain.

Euskal Wikipedia

Zabildu

Asteazkena, Abendua 2nd, 2009

Rebeldemule

Ezagutzen ez duzuenontzat Rebeldemule, material kritiko eta alternatiboaren (filmak, audioak, testuak…) dibulgazioa helburu duen komunitatea da. Sareko baliabide desberdinak erabiltzen ditu horretarako: foroa estekak zein komentarioak plazaratzeko eta p2p sareak eta streaming-a edukiak konpartitzeko. Era honetan, internet konexioa duen pertsona ororen esku dago bilduma oso handi hau, dena pausuz pausu azaltzen duten gida batzuri jarraituz [...]

Igandea, Azaroa 22nd, 2009

BECeko finala, plazarik zabalenean, libre

Ukberri.net agerkari digitalak egindako lan eskergari esker, bai material propio zein auzokoena erabiliz, posiblea da edozein bertsozalek, dagoen lekuan dagoela, BECeko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko material libre guztiaz baliatzea, mugarik gabe: atzerrian den bertsozaleari gozatzeko parada, bertan egon ginenoi bertsorik gustukoenak ordenagailuan gordetzeko aukera… Eta baita haratago ere, zergatik ez; eginiko lanak ateak zabaltzen baititu, [...]

Larunbata, Abendua 27th, 2008
Itxi
Bidali postaz