Uribarriko gau-eskola aurrera!
Orain dela bost urte hasi zen Bilboko Uribarri auzoko gau-eskola doaneko euskara klaseak ematen, auzoko eskoletan. Haatik, bosgarrena izango den ikasturtearen etorkizuna ez dago horren argi, orain arte erabili dituzten eskolak erabiltzea galarazi baitiete. Bost urte emankorren ostean, dozenaka pertsona euskararen mundura hurbiltzeaz gain, auzoko egunerokotasunean guztiz txertatu den proiektuari hegoak moztu gura zaizkio, proiektuaren [...]









