Ez galdu #hitzokei!
Twitter bitartez sorturiko #hitzokei memea, euskal ziberresferan sorturiko ekimen interesgarri eta politenetarikoa da, nire ustez. Sarrik, Hitzen ondoeza liburuan egin zuen antzera, baina auzolanean, denon artean sare sozialak erabiliz eta 140 karaktere baino gutxiagoan. Nik neuk ere egin dut saiakera bat edo beste. Freskoa, bat-batekoa, polita, irribarrea ateratzeko modukoa… eta, zoritxarrez, ezezaguna askorentzat, twitterren bilaketa [...]









