Hamahiru.org-ek itxura berria du

Bloga urtebete betetzear dagoela, irakurle fidel batzuren eskariei jarraiki, berau itxuraz aldatzea erabaki dut. Beltzetik zurira pasa naiz, irakurgarritasuna errazteko eta eskuman, bakarra beharrean, bi barra daude, bertan estekak iruditxoekin era grafikoagoan adierazita daudelarik. Beste aldaketa garrantzitsua gauzatzeko, goiko bannerra, Flickr-ko irudi libre bat erabili dut, Artberrik CC-BY lizentziapean argitaratuko Getxoko Gorrondatxe hondartzan ateratakoa, nik [...]

Osteguna, Abendua 10th, 2009

Badok Amairu!

Denboratxo bat -espero baino laburragoa egia esan- pasatu ondoren, esan nuen moduan, itzuli naiz blogintzara. Askatasun gehiago ematen duen domeinu propioarekin, ondoren sor daitezkeen proiektu zein ideientzako euskarri politarekin. Ez dakit bidaia honetan nola irtengo duen kontuak, baina horrelako zerbait martxan izateak ilusio-zirrara sorrarazten dit, non hasi bai, baina nora daraman bidaia bat hasten denean [...]

Astelehena, Abendua 22nd, 2008