Milioika tanta, itsaso bat: wikipedia

Albiste ezin pozgarriagoa utzi digu hiltzorian den urteak: 50.000 artikulutara heldu da euskal wikipedia, 8 urteko ibilbide luze bezain oparoaren ondoren.
Ehunka pertsona, auzolanean, sareko entziklopedia libre eta euskaldun bakarra eraikitzen ibili gara; independenteki, inolako erakunde edota enpresarekiko lotura gabe, euskarazko jakintza askea bultzatzen, era guztiz desinteresatuan, tantaka-tantaka guztion artean egindako ekarpenekin itsasoa sortuz: Zorionak, zinez.
Proiektu [...]

Osteguna, Abendua 31st, 2009

Egunkaria libre!

Zabildu

Asteazkena, Abendua 16th, 2009

Uribarriko gau-eskola aurrera!

Orain dela bost urte hasi zen Bilboko Uribarri auzoko gau-eskola doaneko euskara klaseak ematen, auzoko eskoletan. Haatik, bosgarrena izango den ikasturtearen etorkizuna ez dago horren argi, orain arte erabili dituzten eskolak erabiltzea galarazi baitiete.
Bost urte emankorren ostean, dozenaka pertsona euskararen mundura hurbiltzeaz gain, auzoko egunerokotasunean guztiz txertatu den proiektuari hegoak moztu gura zaizkio, proiektuaren bideragarritasuna [...]

Asteartea, Urria 13th, 2009

Statxka!

Bihar, grebara noa; bai langile eta bai ikasle naizen aldetik. Onartuko dut sindikatuek inoiz ez didatela konfidantza gehiegirik eman, askotan langilegoaren interesetatik kanpo jokatzen dutela iruditu zaidalako, beste helburu batzuri jarraiki. Baina, zoritxarrez, bihar grebara joateko arrazoiak soberan ditut.
Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldun bakarra den ukberri.net-eko langilea naizen aldetik, ikusten dut etekin ekonomiko [...]

Asteazkena, Maiatza 20th, 2009

Itzalak

Oharra: Ondoko hau, Uribe Kostako ipuin laburren lehiaketan bigarren saria lortu duen istorioa da, neronek idatzia.Lehiaketako oinarrien arabera lizentzia librepean askatuko denez berau (bikain!), hona hemen istorioa, libre.
Atearen danbatekoa agur modura lagaz irten zen etxetik. Gizonezkoak, alkoholaren eraginez kostata jaitsi zituen eskailerak, uneoro horma oratzen saiatuz. Haserre bizian zegoen, aurpegia bera itxuraldatzearen punturaino.
Kaleak argi [...]

Astelehena, Maiatza 4th, 2009

Euskararen egoera zenbait “euskal” webgune politikotan

Alderdi politiko desberdinetako webguneak begiratzen egon naiz, kuriositatez.
Webguneotan euskara zelan dagoen ikusita, artikulu hau idaztera bultzatu nau egoerak. Kasu batzutan alderdiaren webgunea bera gainbegiratu dut, alderdien ingurukoak diren zenbait webgune besteetan.
Denbora osoan euskaraz konfiguratuta dagoen nabigatzaile batekin egon naiz webguneok bisitatzen.
EAJ
Ibarretxe.com: Erdaraz agertu zait webgune osoa eta lehen planoan dagoen bideo baten bitartez, euskañolez gonbidatu [...]

Larunbata, Otsaila 7th, 2009

Zikloiak Iruña (sic) eraman zuenekoa

Eguraldia bera ere ematen du bihurtu dela euskararen etsai. Hona hemen Iruñeko tren geltokia orain dela astebete pasakoa da:

Eta hau, berriz, orain dela egun gutxitakoa:

Bitxia, ezta? Agian, izen akastuna “haizeak” kendu du, akatsgabea jartzeko. Baina, ez dut uste hala izango denik.
Iturria
Zabildu

Ostirala, Otsaila 6th, 2009

Eta euskaldunok, zer galdetzen dugu?

Meneamen ikusi nuen ideia: Zenbait erabiltzailek Yahoo! Erantzunak zerbitzuan egindako galdera tonto batzuk batzen dituen artikulua. Eta orduan pentsatu nuen: a zer nolako bildumatxoa!  Eta atoan, Axularren mintzairan pareko antologiarik egiterik bazen galdetu nion buruari. Ekin nion beraz, galdetu.com-en sartu eta galdera kurioso batzuk erreskatatzeari, tituluaren galderari erantzun asmoz.
Hona hemen, indusketaren emaitza:
Wapoa izatea, txupiguay izatearen [...]

Osteguna, Urtarrila 1st, 2009

BECeko finala, plazarik zabalenean, libre

Ukberri.net agerkari digitalak egindako lan eskergari esker, bai material propio zein auzokoena erabiliz, posiblea da edozein bertsozalek, dagoen lekuan dagoela, BECeko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko material libre guztiaz baliatzea, mugarik gabe: atzerrian den bertsozaleari gozatzeko parada, bertan egon ginenoi bertsorik gustukoenak ordenagailuan gordetzeko aukera… Eta baita haratago ere, zergatik ez; eginiko lanak ateak zabaltzen baititu, [...]

Larunbata, Abendua 27th, 2008
Itxi
Bidali postaz