Bilblogari

Gai ekidiezina: Bilboko Yohn Jauregian eginiko sari banaketan, blog honek Bilblogari lehiaketan lehen saria lortu du, blog pertsonalen atalean. Eman dut lehen twitter bidez albistea. Ez naiz gehiago luzatuko gai honekin, ez dudalako batere gustuko sarien osteko eskerrak ematearen erretorika edota egindako lanaren kronika ia-behartua egitea, sarri goraipamen eta ederrespenez betea egoten dena. Azken honen [...]

Asteazkena, Abendua 23rd, 2009

Hamahiru.org-ek itxura berria du

Bloga urtebete betetzear dagoela, irakurle fidel batzuren eskariei jarraiki, berau itxuraz aldatzea erabaki dut. Beltzetik zurira pasa naiz, irakurgarritasuna errazteko eta eskuman, bakarra beharrean, bi barra daude, bertan estekak iruditxoekin era grafikoagoan adierazita daudelarik. Beste aldaketa garrantzitsua gauzatzeko, goiko bannerra, Flickr-ko irudi libre bat erabili dut, Artberrik CC-BY lizentziapean argitaratuko Getxoko Gorrondatxe hondartzan ateratakoa, nik [...]

Osteguna, Abendua 10th, 2009

Opariak

Ez naiz oso iaioa izaten gauza materialak oparitzerako orduan; nahiago izaten dut esperientziak edo momentuak oparitzea, hautsa hartzen egoteko arriskua izan dezakeen gailu ez-erabilgarri bat erregalatzea baino. Dena den, egunokaz inguraturik gauden kontsumismo zurrunbilo honetan, nik ere badut zerbait emateko. Aitzakia? Edozein. Blogaren inagurazioa, Olentzero, nire urtebetetzearen hurbiltasuna, Newton-en jaiotzaren urteurrena… Lehenik eta behin, blogaren [...]

Asteartea, Abendua 23rd, 2008

Badok Amairu!

Denboratxo bat -espero baino laburragoa egia esan- pasatu ondoren, esan nuen moduan, itzuli naiz blogintzara. Askatasun gehiago ematen duen domeinu propioarekin, ondoren sor daitezkeen proiektu zein ideientzako euskarri politarekin. Ez dakit bidaia honetan nola irtengo duen kontuak, baina horrelako zerbait martxan izateak ilusio-zirrara sorrarazten dit, non hasi bai, baina nora daraman bidaia bat hasten denean [...]

Astelehena, Abendua 22nd, 2008