hamahiru?

Zergatik hamahiru? Zenbaki asko eta askoren artean, berau da gure gizartean zehar aiher gehien ematen duena, koittaduak horretarako inolako meriturik egin ez duen arren.

Blog honek ere, oinarrian zenbakiz osaturiko balizko euskal ziberresfera pitagorikoan kutsu propioa izateko aldarrikapena egin du, zenbaki desberdin -eta askotan baztertu edo madarikatu- baten izena hartuz. Izenaren orijinaltasuna ez dut nire izen-abizen, toponimo polit edo hitz kuriosoen erabileraren bitartez lortu nahi izan, zenbaki berezi batekin baizik.

Bi hitzen kontrakzio modura ere har daiteke izena: nire hirugarren bloga da hau, eta blogintzan daramatzadan denboran, hamaika dira idatzitako kontu eta artikuluak, baita ere hemen idatziko direnak: Hamaika kontu + hirugarren proiektua = hamahiru bloga.

Izen bitxia iruditu diezaioke agian norbaiti blog bati jartzeko. Dena den, hau ez da zenbaki baten izenpean dagoen proiektu bakarra euskal ziberresferan, ezta gutxiagorik ere.