Nor dago atzean?

Blog guztiek izaten d(it)u(z)te pertsona bat(zuk) atzean idazten. 13 zenbakiaren atzean, Mikel izeneko getxoztar gaztea dago.

Ikaslea, kritikoa, euskaltzalea, librezalea (bai mundu erreal zein birtualean), ekologista, idealista… Finean, saloiko iraultzaile bat gehiago da.

Blogean, bere graforrea mantsotzeko asmoz, espektro zabal bati buruz idazteko asmoa du, euskaraz, bere iritzi, pasadizo, kontu, aitorpen eta abarrekoak hozkailuari kontatzeaz nazkatuta.

Baina edonor egon daiteke 13ren atzean, iruzkinak utziaz, edonork plazaratu dezake bere iritzia, elkarrekintza sustatuz, informazioa aberastuz, sareak eta zubiak eraikiz…

Azken batean, blog bat, patio ireki batera ematen duen leihoa da, non norberak, auzokoekin konpartitu dezakeen informazioa, patiora sartzen den edonor ongietorria delarik eztabaidan parte hartzera.

Egileari zerbait komentatu nahi izatekotan pribatuan, honatx bere e-posta helbidea kontakturako:

Itxi
Bidali postaz