La Razón-en mapa

Gaztelumendiren txio baten bitartez heldu naiz artikulura. Bildu aspira a lograr 822 ediles y gestionar casi 300 millones dio La Razón egunkariak. Pixka bat beherago, El mapa soñado por Bildu erakusten digu, Euskal Herriko hainbat udalerri agertzen direlarik bertan, markaturik.

© La Razón. Lotsagabeki eta hotlinking eginez neuk lapurtuta hartuta.

Mapan arreta ipintzea besterik ez da behar mapa benetan txarto eginda dagoela ikusteko. Bizkaiko kostan, esaterako, ez dute udalerri bakar bat bera ere ez bere lekuan jarri (Ea, Ondarroa, Lekeitio eta Bermeo), Busturia bera ere Lea-Artibain dago kokaturik, bere izena Bizkaiko eskualde oso bati ematen diola kontuan izan gabe. Jarraitu dut begira, baina egia esan Bizkaia oso-osorik dago hankaz gora (Bilboz gain ez dute udalerri bakar bat ere bere lekuan jarri, saiatu Gernika topatzen, adibidez).

Araban, Aramaio eta Legutio lekutan jarri dituzte eta Gipuzkoari dagokionez, Usurbil kostan dago, Zumaia inguruan, eta Aretxabaleta, Oñatin (ziur akats gehiago egongo direla). Nafarroan aldiz, Leitza aldatu dute lekuz, hegoalderago bidali baitute.

Horren erraz kontrastatzen den informazioa horren gaizki agertuz, egunkari espainiarraren kazetaritza maila nahiko agerian uzten dela uste dut.

Bidalketa berriak

Iruzkin bat

  1. [...] El mapa de La Razón [eus] hamahiru.org/?p=662  por orhi hace 3 segundos [...]

Laga iruzkina

Iruzkinak itxita daude.