Uda

Uda berriki hasi den honetan, gustatuko litzaidake geroago etorriko diren esperientzia eta kroniken aurrerapen bat egitea, oraindik oporretan ez nagoen honetan nire burua animatzeko, gero zer datorren ikusita. Hamahiru ere bidaia blog bihurtuko da uda honetan. Hona hemen egingo ditudan bidaiak uda honetan, labur-labur:

  • Gdansk, Polonia. Wikimania 2010ean emango dudan hitzaldia aprobetxatuz (detaile gehiago, laster) zazpi egun egingo ditut Baltikoko hiri interesgarri honetan, horietatik hiru Wikimanian bertan, gainerakoetan inguruak ezagutzeko asmoa dudalarik.
  • Mallorca. Lehenengoz joango naiz Balear Uharteetara, deskantsatzeko asmoarekin. Dena den, badut interesa baita inguruak ikusteko. Aurkituko dudan masifikaziorako mentalki prestatzen dago nire burua.
  • Osinalice, Txekia. Egin ohi dudan moduan, aurten ere izango naiz auzolandegi batean. Oraingoan, parke natural bateko bide eta hesiak egiten emango ditut egunak, Osinalice herrixkan (27 etxe, 11 biztanle). Gogotsu nago auzolandegian lan egin, jende berria ezagutu, eta gero lasai-lasai nire erritmora Txekiar Errepublikako zenbait leku bisitatzeko.

Badakit azkenaldian bloga ez dela izan oso eredugarria aktibotasun aldetik, baina saiatuko naiz udan noizean behin idazten, argazkiren bat erakusten… Ez dut bideorik egingo, ez daukadalako ez gogo ezta abilidaderik ere horretarako. Horretarako badaude hobeak. Berriz ere, heldu da #oporrak etiketa erabiltzeko garaia. Azkenik.

Etiketak:

Bidalketa berriak

3 iruzkin

  1. bertol(e)k dio:

    Oporrak izango dira, baina argi dago aspertu behintzat ez zarela aspertuko; ez geldirik egon ere.
    Gogoratu Balear Uharteetan zaudenean “ensaimada”ren bat jateaz eta Txekian bertako “garagardoaz” gozatzeaz :)

  2. Ander(e)k dio:

    Kriston plana aizu!

    Aldi berean hain gertu eta hain urruti dauden tierra horien berri gustura irakurriko ditut.

  3. haritz(e)k dio:

    Aupa Mikel!
    Eskerrik asko aipuagatik!
    Eta gogoan izan #tokitan etiketa erabilita, nahi izanez gero, uneoro non zauden esan dezakezula Tokitan-tvko twitter jarioan ;)
    Xehetasun gehiago: http://tokitan.tv/zu/non-zaude
    Ondo pasa!

Laga iruzkina

Iruzkinak itxita daude.