Hugin, panoramak egiteko aplikazio librea
Hainbat argazkiz osaturiko panoramak egiteko, Hugin aplikazio librea hasi naiz erabiltzen, beste askoren moduan. Era honetan, azpian dagoen irudi panoramikoa hiru argazkitan oinarrituta atera dut:
Prozesua oso sinplea da: Irudiak igo, kontrol puntuak definitu eta optimizazioa (dena automatizatuta ere egin daiteke). Laster argitaratuko den artikulu batean azalduko dut, zelan ekidin argazkiak hartzeko eragatik irudian sortu daitezkeen errore batzuk. Bitartean, segi esploratzen, hortik dauden tutorial bikainak erabiliz. Ikusiko duzue zenbaterainoko ahalmena duen aplikazioak.
Etiketak: argazkiak • hugin • irudiak • panorama







Aupa Mikel:
Oso aplikazio kurioso eta interesgarria! Ia denbora apur bat hartzen dudanean horrelako panorama bat egiteko gauza naizen.
Eskerrik asko!