Akabo Facebook
Kitto Facebook niretzat, fini. Ez da engantxatu nauen sare-sozial bat, inoiz ezagun izandako gutxi batzurekin (hurrekoak direnekin baditut beste komunikazio bide batzuk) kontaktu gero eta urriagoa mantentzeko baino ez dut erabili. Gehi gero taldeak, kausak, jendeak bere argazkietan ni etiketatzeko aukera izatea… Informazio pila bat niri buruz, nire esku ez zegoena eta inolako erabilgarritasunik ez diodana ikusi, bai ordea arrisku handia, Jon Rosalesen atxiloketaren harira, komunikabide batzuk bere argazki morbodun eta pertsonala lau haizetara zabaldu izanak argi erakusten duen modura.
Pribatutasunaren alorrean, interesgarria da baita ingelesezko wikipediak zer dioen ikustea, beste bitxikeria batzuetaz jabetzeko (hala ei dator idatzita izena ematerakoan inork irakurtzen ez duen testu luze horretan):
“We may share your information with third parties, including responsible companies with which we have a relationship.”
Uste dut badela nahiko adierazgarria.
Emandako pausuak: nire interesekoak ziren argazkiak gorde eta etiketaturik agertzen nintzen argazki guztietatik etiketa kendu, talde eta kausetatik irten eta kontua ezabatzeko esan. Behin kontua ezabaturik izanda, @julen-ek iradokitako pausua eman dut, nire e-posta helbidea euren datu-basetik ezabatzeko.
Paranoikoa? Agian. Baina ez dut gura jada erabiltzen ez dudan sare sozial batek niri buruzko daturik gordetzea. Facebook ez da niretzat. Jarraituko dut beste sare sozial batzuetan…







[...] Mikelek facebook-eko kontua itxi berri du, eta Xabierrek ez du izango ziurrenik… Fredik gerizpetatik ibiltzea gomendatzen digu facebooken bertan, eta Joxeri FUD bat iruditzen zaio guzti hau. Eztabaida badagoenez… nik be parte hartu gura dut. Sare sozialen alde, oraingoan. Eztabaida zabaldu da dagoeneko, eta eztabaida sustatzen gabiltza, guztion artean. [...]
Hilabete batzuk geroago baina ni ere atera naiz endredutik…