Blog berria: 13ko kaiera

Blog berria zabaldu dut, Hamahiru.org-ra bigarren blog bat ekarriz. Irakurtzen ari zaren blog honetan, nolabait gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiak jorratzen diren bitartean, finean artikuluak, Zabaldutako 13ko Kaiera honetan aldiz, fikzioarekin zerikusia izango duen bloga da, non nik idatzitako fikziozoko pasarteak, aipamenak eta abarreko edukiak agertuko diren.

Nahia aspalditik nuen arren -Hamahiru ez zitzaidan sormen sasiliterarirako lekurik aproposena-, benetan bultzatu ninduena zera izan zen: Q eleberriko aipamen bat Twitter bitartez bota gura eta ezin izatea. Beraz, bloga behar nuen, sormen zati txikiak erakusteko leku aproposa. Hortik, instalaturiko blogean, Tumblrblog itxura ematen dion Typographic gaia aukeratzea.

Beste barik, begiratu bat bota gura baldin badiozue: http://kaiera.hamahiru.org

RSStara harpidetzeko: http://feeds.feedburner.com/13koKaiera

Etiketak:

Bidalketa berriak

Laga iruzkina

Itxi
Bidali postaz