Archive for the 'Orokorra' Category

GPGPU programazioa: hitzaldia

Gaur, UniEncounterren izan naiz GPGPU programazioari buruzko hitzaldia ematen. GPGPUa, txartel grafikoak grafikoekin zerikusia ez duten eragiketak egiteko baliatzen dituen programazio-eredua da, kasu gehienetan lan zehatz bat egiteko beharrezkoa den denbora gutxituz. Nola da hau posible? Bideojoko, diseinu grafiko eta antzekoen industria boteretsua atzetik izanda, azken urteotan grafiko gero eta osatuagoen beharrak gora egin du [...]

Osteguna, Martxoa 21st, 2013

Zartaginak eta beste

Gauza jakina da migratzerakoan edota denboraldi bat beste herrialde batera pasatzen joatean, hainbat gauza aldatu egiten direla etxeko ohituretatik, otorduak egiteko ordutik gizarte-antolakuntzaraino. Alemanian, bereziki, aldaketa handiena, “mendebaldekoa” deritzon gizarteetatik ez datozenek pairatzen dute: indiarrek, txinatarrek, afrikarrek, arabiarrek. Askotan horrek suposatzen duen drama handia edo izugarrizko shock kulturala aldera utzita, badaude irribarrea ateratzen duten kasuak [...]

Asteartea, Martxoa 20th, 2012

Amets baten jaiotzatik, 150 urte

Beste amesgaizto batzuren erdian gauden bitartean (ez naiz arituko horri buruz, beste batzuk bikain aritu baitira horretan), nik XIX mende bukaeran jaiotako amets bati buru arituko naiz, teklatuari eraginez. Gaur betetzen dira 150 urte, Ludwik Lazarz Zamenhof Poloniako Byalistok hirian jaio zenetik. Mediku oftalmologo hau, Esperanto izeneko hizkuntzaren sortzailea izateagatik da ezaguna.  Albisteak izan du [...]

Asteartea, Abendua 15th, 2009

Itzalak

Oharra: Ondoko hau, Uribe Kostako ipuin laburren lehiaketan bigarren saria lortu duen istorioa da, neronek idatzia.Lehiaketako oinarrien arabera lizentzia librepean askatuko denez berau (bikain!), hona hemen istorioa, libre. Atearen danbatekoa agur modura lagaz irten zen etxetik. Gizonezkoak, alkoholaren eraginez kostata jaitsi zituen eskailerak, uneoro horma oratzen saiatuz. Haserre bizian zegoen, aurpegia bera itxuraldatzearen punturaino. Kaleak [...]

Astelehena, Maiatza 4th, 2009

SEMI

Lehenik, Zaldieroaren tira batean irakurri nuen guztiz identifikatuta sentitu nintzen egoera (ni, memeloetarikoa izanik), orain, zabaldun izan dut SEMI kanpaina zoragarriaren berri. Zer den SEMI, edo zer esan gura duen? SEMIk, Sar Ezazu Mugikorra Ipurtzulotik esan nahi du eta goxotasunez adierazi nahi die metroan, autobusean, kalean… bere mugikorreko bozgoragailuetatik musika entzuten dieten horiei, agian, ingurukoentzat [...]

Asteartea, Urtarrila 27th, 2009

Opariak

Ez naiz oso iaioa izaten gauza materialak oparitzerako orduan; nahiago izaten dut esperientziak edo momentuak oparitzea, hautsa hartzen egoteko arriskua izan dezakeen gailu ez-erabilgarri bat erregalatzea baino. Dena den, egunokaz inguraturik gauden kontsumismo zurrunbilo honetan, nik ere badut zerbait emateko. Aitzakia? Edozein. Blogaren inagurazioa, Olentzero, nire urtebetetzearen hurbiltasuna, Newton-en jaiotzaren urteurrena… Lehenik eta behin, blogaren [...]

Asteartea, Abendua 23rd, 2008

Badok Amairu!

Denboratxo bat -espero baino laburragoa egia esan- pasatu ondoren, esan nuen moduan, itzuli naiz blogintzara. Askatasun gehiago ematen duen domeinu propioarekin, ondoren sor daitezkeen proiektu zein ideientzako euskarri politarekin. Ez dakit bidaia honetan nola irtengo duen kontuak, baina horrelako zerbait martxan izateak ilusio-zirrara sorrarazten dit, non hasi bai, baina nora daraman bidaia bat hasten denean [...]

Astelehena, Abendua 22nd, 2008