Archive for the 'Irteerak' Category

Uda

Uda berriki hasi den honetan, gustatuko litzaidake geroago etorriko diren esperientzia eta kroniken aurrerapen bat egitea, oraindik oporretan ez nagoen honetan nire burua animatzeko, gero zer datorren ikusita. Hamahiru ere bidaia blog bihurtuko da uda honetan. Hona hemen egingo ditudan bidaiak uda honetan, labur-labur: Gdansk, Polonia. Wikimania 2010ean emango dudan hitzaldia aprobetxatuz (detaile gehiago, laster) [...]

Asteazkena, Ekaina 23rd, 2010

Fosdem: ikusi eta ikasi

Hurrengo asteburuan, bertan izango naiz, Fosdem-en. Berau, agian jakingo duzuen moduan (edo agian ez), Free and Open Source Developers European Meeting (Kode irekiko eta software libre garatzaileen bilkura europearra, edo) da, Europa mailan softwarearen gainean egiten den bilera librezale handiena. Software libreko proiekturik garrantzitsuenak bertan daude, baita berau posible egiten duten pertsonak ere: garatzaileak, lokalizatzaileak… [...]

Astelehena, Otsaila 1st, 2010

Burdinezko zaldia

Ipar Ameriketako indioek bizitako istorioak anitzak dira, kolonizatzaile estatubatuarrekin izandako hartu-emanetan (gehienak natiboentzako oso ondorio negatiboekin), baita trenarekin ere. Asko dira, esaterako, Burdinezko zaldia ehizatu nahian, lokomotorari soka bota eta arrastraka hildako indio gazteak, oraindik Amerikako lurretan trena arrotza zenean. Ondoren, kolonizazioaren eraginez trena erabiltzen hasi zirenean, bidaia luze eta nekagarrien ostean, egunak eman ohi [...]

Osteguna, Azaroa 12th, 2009

Oilaskoa (sasi)indiar erara

Tira, aurreko argazkiekin nostalgiko jarri naiz eta udako auzolandegian prestaturiko plater* (goxo-goxo) batekin natorkizue, gastronomia kulturaren bizkarrezurra den herrialde honetan haize berri batzuk ekartzearren. Osagaiak Oilasko zatitua Currya Gurina (perfektuena Ghee gurina erabiltzea da, baina nik olioarekin ere egin dut) Pikantea gehitzeko zerbait (pipermina, esaterako) Piperra (berdea zein gorria, gura duzuen moduan) Tomate bat Kipula [...]

Osteguna, Urria 29th, 2009

Stara Planina 2009, argazkiak

Udan, Serbia eta Bulgaria arteko azken mugan dagoen Stara Planina (Mendi zaharrak) parke naturalean egon naiz, auzolandegi batean, Temska izeneko herrixkan. Bide batez, inguru arrotz hauek ezagutzeko parada izan dut. Hona hemen argazki batzuk (ea laster kronika dezenterik argitaratzerik dudan).

Asteazkena, Urria 28th, 2009

Laugarren hilabetea

FOUR/ She writes: One is born into time. And in time, introduced to language… Or rather– One is born. And through language, introduced to time… Perhaps even– One is born in time, through language. ______ Susan Hiller-en “Ten months” obrako (gaur egun Estokolmoko Modernamuseet-en dago) laugarren hilabetean idatziriko oharra. Itzultzen saiatu naizen arren, ez dut [...]

Asteazkena, Abuztua 26th, 2009

Sofia

Jendeak askotan galdetzen dit, baina zer dago Sofian, Bulgarian? Zergatik ez beste hiri bat? Monumentuak daude, noski, baina bada monumentuez haratago doan hiria. Bizirik dagoen hiria. Sofia, metro geltokietan bibolin eta biolontxelo kontzertu ederrak jotzen dituzten neska gazteak dira. Sofia, goizero dozena erdi merkatu libreetan fruta, takorri eta barazkiak saltzen dituzten agure eta atsoak dira. [...]

Igandea, Uztaila 26th, 2009

#oporrak

Bada hilabete blog honetan idazten ez dudala, lana, ikasketak zein bizitza pertsonalak apartatuta laga nau, ganorazko zerbait idaztetik. Bazen garaia, twitter zein blogean #oporrak etiketa erabiltzeko, pixkat deskonektatzeko, hortik zehar irteteko, jaietan zein atzerrian. Pirot udalerriaren barruan kokaturik dagoen Temska izeneko herrixkara noa, Serbia eta Bulgaria arteko mugan dauden Balkan mendietako parke natural batera. Bakarrik, [...]

Ostirala, Uztaila 3rd, 2009

Berlin: Argazkiak

Irudi batek, mila berba baino gehiago balio (omen) dituelako, hona Berlinera egindako txangoan ateratako zenbait argazki:

Igandea, Apirila 26th, 2009

Berlin: Porlanezko hilobiak

Gizadiak ezagutu duen sarraski handienetakoa ez ahazteko eraiki zen monumentua. Hainbat milioi izan ziren biktimak: erregimen Nazional Sozialistaren arerio politikoak, homosexualak, juduak, ijitoak, gaixo fisiko zein mentalak… Erahilak edota kontzentrazio esparru desberdinetan esplotatuak, ahalik eta gorputzeko indar apurrak agortu ala gerra bukatu zen arte eutsi ziotelarik. Ehunaka hormigoi bloke laukizuzenek osatzen dute, egun, monumentu mutua, [...]

Asteartea, Apirila 21st, 2009