MOOC: Sareko unibertsitateen iraultza
Hasieratik izan da internet ikasteko bitarteko bikaina, eta, geroago etorri ziren Wikipedia, Youtubeko bideo azalgarri, milaka howto eta antzekoekin eskaintza ikaragarri hazi zen. Baina oraingoan, arauturiko hezkuntza tradizional eta akademikoa bete-betean sartu da, MOOC (Massive Open Online Courses edo Sareko Ikastaro Ireki Jendetsuak) delakoen eskutik. Aurtengo fenomeno berria ez diren arren, 2012an errotu dira MOOCak, [...]









