Archive for the 'Politika' Category

Bakeak hondamendia dakarrenean

Krisiaren biktima izan da Sderot hiri israeldarra. 20.000 biztanle eskasekin, zirkunstantziek egin dute famatu: Gazako mugatik hurbil kokaturik, maiz ikusi ditugu komunikabideetan bertako biztanleak Qassam suzirien mehatxupean korrika eta, biztanle horien segurtasuna arrazoi modura emanez justifikatu dira Gazan egindako makina bat sarraski.
Krisia aipatu dut biktima eragile modura, baina ez naiz finantza krisi globalaz ari, baizik [...]

Osteguna, Martxoa 25th, 2010

To shoot an elephant

Hainbat arrazoi direla medio sorturiko ia hilabeteko isilunea apurtzeko, blogera azken aldian bolo-bolo dabilen gaia ekarriko dut. Gaur, hilak 18, Gazako Zerrendan Israelek eginiko sarraskiari buruzko filmearen, To shoot an elephant, proiekzio globala egiteko eguna baita. Mundu osoan bezala, hamahiru.org-n, filma ikusgai, euskarazko azpitituluekin.

Zabildu

Astelehena, Urtarrila 18th, 2010

Egunkaria libre!

Zabildu

Asteazkena, Abendua 16th, 2009

Zelan sustatu ezagutza librea (benetan) Bizkaian

Askotan bota izan zaigu aurpegira dena kritikatzen omen dugunoi, ez garela gai alternatiba erreal eta bideragarriak emateko. Nik, hemen, orain, musutruk emango ditut zenbait ideia, azken aldi honetan Bizkaiko esfera politikoetara bat-batean etorritako uholde euskaltzale-librezale-web2.0zaleari nire ekarpena egiteko. Badago zer egin jakintza askearen eta teknologia berrien alde, oso merke -doan, kasu batzuetan-, aparteko zirkorik montatu [...]

Asteazkena, Abendua 2nd, 2009

Lotsaren hormak

20 urteren ostean, munduan bere horretan diraute hainbat Lotsaren hormek.
Gizadia lotsarazi beharko luketen hormak.
Gizadia mugiarazi beharko luketen hormak
Lotsarik gabekoek eraikitakoak.
Lotsarik gabe eraitsi beharrekoak. Orain. 20 urte geroago, berriz ere.
Zisjordania
Kasurik ezagunena akaso, baina ez horregatik alde batera laga beharrekoa. Nazioarteko Justizia Epaitegiak ilegala zela baieztatu arren, bere eraikuntzak aurrera darrai. 721 kilometrotako luzera planifikatua, eta hortik, [...]

Asteazkena, Azaroa 11th, 2009

Liberté, egalité, fraternité, sécurité

“They who can give up essential liberty to obtain a little temporary safety, deserve neither liberty nor safety.” -Benjamin Franklin
2004ean, Frantziako elektronika alorreko hainbat enpresa ordezkatzen dituen taldeak, Gixel-ek, Livre bleu (liburu urdina)  delakoa kaleratu zuen, Frantziako gobernua materia desberdinetan aholkatu asmoz, geroago, 2006. urtean zentsuratu zuena. Kontrol soziala handitu besterik egin ez den azken [...]

Asteartea, Urria 6th, 2009

Espartako haitiarrak

Gaur egun, Haiti, Amerika osoko estaturik pobreenaren modura ezagutzen dugun arren, badu historian bereziki eredugarria den kapitulua. Haitiar iraultza. Berori esker sortu zen Ameriketako lehen estatu librea, nagusigoa zen beltz komunitateak gidatua.
Haiti (orduan Saint-Domingue), XVIII. mendean mundu osoko azukrearen %40aren produktorea zen eta frantsesek zuten koloniarik aberatsena. Karibe osoan zeuden esklabuen ia erdiak, Haitiko kainabera [...]

Osteguna, Iraila 17th, 2009

Statxka: Jarraitu greba sarean

Aurreprogramatutako artikulu honen bitartez (konexio gabe nago), hona hemen grebaren jarraipena egiteko hainbat tresna, grebaorokorra.info webguneraren bitartez:

Artikuluak, jendeak (baita zuk zeuk, gura izatekotan) bidalitako artikuluak, azalean.
Twitter: Greba orokorrari buruz ORAIN gertatzen ari dena, GOerreportariek euren telefono zein portatiletatik zuzenean kontatuz.
Bideo, argazki eta beste iturri batzuetako artikuluak grebaorokorra.infoko azalean.
Telebista: Bidalitako bideo, zuzeneko emisio eta albistegiekin osaturiko [...]

Osteguna, Maiatza 21st, 2009

Statxka!

Bihar, grebara noa; bai langile eta bai ikasle naizen aldetik. Onartuko dut sindikatuek inoiz ez didatela konfidantza gehiegirik eman, askotan langilegoaren interesetatik kanpo jokatzen dutela iruditu zaidalako, beste helburu batzuri jarraiki. Baina, zoritxarrez, bihar grebara joateko arrazoiak soberan ditut.
Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldun bakarra den ukberri.net-eko langilea naizen aldetik, ikusten dut etekin ekonomiko [...]

Asteazkena, Maiatza 20th, 2009

Al Nakba, 61. urtea

Nahiz eta gaur komunikabide gehienentzat Bilbo estali duen uholde zurigorria den albiste, blogera zoritxarrez albiste izateari utzi dion afera ekarri nahi nuke. Gaur, maiatzak 15, dolu eta min eguna da palestinarrentzat, Nakba eguna, hondamendiaren 61. urteurrena gogoraratzen baitute, Ekialde Hurbileko demokrazia bakarrak (sic) independentzia eguna ospatzen duen bitartean.
Egun, 1948 urrun horretan euren buruak etxeetatik ihes [...]

Ostirala, Maiatza 15th, 2009
Itxi
Bidali postaz