Archive for the 'Euskara' Category

Zelan euskaratu Mozilla Firefox

Jakina da, Firefox, euskaraz deskarga dezakegula hainbat sistema eragiletarako, baina demagun Firefox jada beste hizkuntza batean instalatuta dugula eta egin gura dugun gauza bakarra interfazea euskaratzea dela. Zelan egin? Ezagun bat niregana arazo horrekin etorri ostean, hona hemen eman beharreko pausuak, beste norbaitentzat erabilgarriak izan daitezkeelakoan:

Euskarazko hizkuntza-paketea jaitsi (ez aplikazio osoa)
Behin jaitsita daukagula, helbide-barran (webguneen [...]

Asteazkena, Otsaila 24th, 2010

Milioika tanta, itsaso bat: wikipedia

Albiste ezin pozgarriagoa utzi digu hiltzorian den urteak: 50.000 artikulutara heldu da euskal wikipedia, 8 urteko ibilbide luze bezain oparoaren ondoren.
Ehunka pertsona, auzolanean, sareko entziklopedia libre eta euskaldun bakarra eraikitzen ibili gara; independenteki, inolako erakunde edota enpresarekiko lotura gabe, euskarazko jakintza askea bultzatzen, era guztiz desinteresatuan, tantaka-tantaka guztion artean egindako ekarpenekin itsasoa sortuz: Zorionak, zinez.
Proiektu [...]

Osteguna, Abendua 31st, 2009

Egunkaria libre!

Zabildu

Asteazkena, Abendua 16th, 2009

Euskal wikipedia: hitzaldiko diapoak

Gaur Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan emandako hitzaldiaren diapoak dituzue. Testu eta irudi librez osaturiko aurkezpen librea da berau, proiektu libre baten berri ematen duena: historia, zenbait datu, barne-funtzionamendua, atal interesgarriren bat…
Eta horrekin, baten bat wikipediarantz hurbiltzea lortu badut, bikain.

Euskal Wikipedia

Zabildu

Asteazkena, Abendua 2nd, 2009

Mundu euskalduna eraikitzen

Aste honetan animatu naiz. Aurretik banuen ikusita, baina zelan hasi ondoegi ez nekiela, ez ninduen asko engantxatu. Orain, ordea, zenbait tagzaniarren laguntzaz, Arrasaten lehenengo, eta ukblogak topaketetan ostean Algortan (arituko naiz topaketei buruz laster) antolaturiko mapa-jaietan ikusi -eta maila apalago batean, ikasi- dut zelan irudikatu ditzakedan mapak: etiketatu daitezkeen lekuak, zelan eraiki ditzakedan gazteluak, elizak, [...]

Igandea, Azaroa 29th, 2009

Zapatuan, erdu #ukblogak-era!

Zapatu goizean, Aldai Patronatuan, ukblogak izeneko barcamp erako jardunaldiak izango dira, ukberri.net-ek antolaturik. Helburua sinplea da: eskualdean dabiltzan blogari eta internauta euskaldunen arteko lehen kontaktua hartzea eta hortik aurrera sendotze prozesu bat abiatzea, erabilgarriak diren zenbait tresna euskalduni buruzko tailerrak aitzakiatzat hartuta.
Bertan izango dira, besteak beste, multimedia alorreko tailerrak (audioa eta bideoa), eduki libreei buruzkoak [...]

Asteazkena, Azaroa 25th, 2009

Azkue Fundazioa: aurkezpenaren wikiajeak

Bai, bertan izan nintzen, Euskaldunako foyerrean. Zirrara berezia sortzen dit, inflexio puntu garbi honen lekuko zuzena bihurtu izanak. Are pozago nago, ikusita bertan zegoen jendearen gehiengoak oraindik bere burua  horren gazte ikusten duela jakinda, bertaratutako gehienen nortasun agiriak 45 urte ondo pasatuta dituztela adierazten dutela kontuan izanda. Zorionak, nagusitzerakoan zuen modukoa izan gura nuke.
Arrazoi duzue, [...]

Osteguna, Azaroa 5th, 2009

Ez galdu #hitzokei!

Twitter bitartez sorturiko #hitzokei memea, euskal ziberresferan sorturiko ekimen interesgarri eta politenetarikoa da, nire ustez. Sarrik, Hitzen ondoeza liburuan egin zuen antzera, baina auzolanean, denon artean sare sozialak erabiliz eta 140 karaktere baino gutxiagoan. Nik neuk ere egin dut saiakera bat edo beste.
Freskoa, bat-batekoa, polita, irribarrea ateratzeko modukoa…  eta, zoritxarrez, ezezaguna askorentzat, twitterren bilaketa tresnak [...]

Ostirala, Urria 23rd, 2009

Uribarriko gau-eskola aurrera!

Orain dela bost urte hasi zen Bilboko Uribarri auzoko gau-eskola doaneko euskara klaseak ematen, auzoko eskoletan. Haatik, bosgarrena izango den ikasturtearen etorkizuna ez dago horren argi, orain arte erabili dituzten eskolak erabiltzea galarazi baitiete.
Bost urte emankorren ostean, dozenaka pertsona euskararen mundura hurbiltzeaz gain, auzoko egunerokotasunean guztiz txertatu den proiektuari hegoak moztu gura zaizkio, proiektuaren bideragarritasuna [...]

Asteartea, Urria 13th, 2009

Laugarren hilabetea

FOUR/ She writes: One is born into time. And in time, introduced to language…
Or rather– One is born. And through language, introduced to time…
Perhaps even– One is born in time, through language.
______
Susan Hiller-en “Ten months” obrako (gaur egun Estokolmoko Modernamuseet-en dago) laugarren hilabetean idatziriko oharra.
Itzultzen saiatu naizen arren, ez dut [...]

Asteazkena, Abuztua 26th, 2009
Itxi
Bidali postaz